#Curriculum etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Curriculum etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko apirilaren 8(a), ostirala

GELAKO -PROGRAMAZIOA 2:


  • Gaurko egunean,aurreko eguneko eskematik abiatuz, lana garatzen hasi gara.

2016(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

Gelako-programazioa, bat

BegoƱarekin proiektuaren egiturari buruz zalantzak argitu eta eskemen kontzeptuak indibidualki indartu eta landu. Oraindik ez gara hasi lana garatzen.

2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

TXOKOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA:

ZERTAN DATZA?
Espazioaren aldetik:
Txokoetan oinarritutako metodologian, haurrek edukiak txokoka lantzen dituzte.Horretarako gela batean txoko desberdinak egon daitezke, hala nola plastika txokoa, matematika  txokoa, irakurketa txokoa, joku sinbloikoaren txokoa etabar.Edo bestela, gela bakoitza, txoko bat izan daiteke.

Haurren zirkulazioa:
Dena delakoa,haurrak astean zehar, talde finkoetan, bakarka(interesaren arabera), edo talde desberdinetan mugitzen joaten dira txoko batetik bestera.
Behin haurrak txokoa dominatu duenean eta era desberdinetan lantzen dakienean pasako da beste txoko batera (irakasleak esanda).

Irakaslearen lana:
Txoko bakoitzaean irakasle bana egot6ea gomendatzen da. Baina,gela bat hainbat txokotan banatuta dagoenean, irakasle bat egoten da txoko guztientzako eta txoko batetik bestera pasatzen doa.

Modu honetan, irakaslearentzako errexagoa izango da haurren ebaluazioa egitea.Talde txikitan egoten direnez, haur bakoitza, indibidualki hobeto behatzeko eta ezagutzeko aukera dagoelako.Bai haurraren jokaera positboa nahiz negatiboa ere.

Irakaslearen lana da:

  • Haurren jakindura sustatzea
  • Baliabide berri frogatzera sustatzen animatzea
  • Galderen erantzunak bilatzen laguntzea
  • Haurren joku sinbolikoan esku hartzea
  • Entzutea eta behatzea
  • Proposamen berriak ematea luzatzeko.


PROIEKTUAREN ETA TXOKOEN ARTEKO DESBERDINTASUN ETA BERDINTASUNAK:

  • BERINTASUNAK:
    • Metodologia desberdinak erabili daitezke.
    • Irakaslearen rola garrantzitsua da.
    • Ebaluatzerako orduan haurren ebaluazioa egitea errexagoa da.Bai gauza positiboak nahiz negatiboak behatzea.
    • Haurren interesa sustatu,kontuan hartu eta handik baliatu beharko da irkaslea.
    • Emaitza ez da garrantzitsuena, prozesua baizik.
  • DESBERDINTASUNAK:
    • Gela banatzen den modua, espazioaren antolaketa.
    • Haurren lana,jokaera, edukiak lanzteko orduan.
    • Txokoetan haurrak banandu eta taldekatzen direla eta proiektuan aldiz ez.
    • Irakasle eta ikasle harremana(hurbilagoa proeiktuan)
GELAKO PROGRAMAZIOA:

Programazioa egin aurretik adostu beharrekoa:

-Ikasleak ondo ezagutu behar dira eta dakitenetik abiatu.
-Irakasleen arteko koordinazioa nahitaezkoa da, bilerak, zalantzak, jarduerak antolatzekoan...
-Behaketa,asoziazioa eta ebaluazioak ere beharrezkoak dira:

  • Behaketa: Haurra bera, nahiz taldea osoki behatzea garrantzitsua da, haurren beharrak, nahiak,ekintzak etabar ebaluatzeko eta dakitenetik abiatzeko programazioa egiterako orduan.
  • Asoziazioa:Ikasleak, dakiena eta ikasi berri duenarekin erlazioa bilaztzea garrantzitsua da, horrela hobeto ikasiko baitu eta gainera, modua aktiboan ikasteko aukera paregabea da, beharrezkoa adin hauetan.
  • Ebaluazioa: Haurrak gelakideen aurrean hitz egitea eta bere iritzi, zalantza edo dakiena adierazteko aukera eman behar diogu. Benetan dakiela erakusten bait dute azaltzen dutenan.

Metodologia gauzatzekojarraitu beharreko printzipioak:

  • Ikuspuntu globalizatzailea: Haurrak ikasten dutena, erlazio zuzena dauka bere esperientziarenkin eta beraiek bizitakoarekin.Hori dela eta, edukiak lantzeko orduan, beraien esperientzia kontuan izan behar dugu irakasleok eta beraien egunerokoarekin lotiu hobeto uler dezaten.
  • Ikuspuntu aprendizai esanguratsua: Haurrek edukiak asimilatzeko orduan, duten motibazioa eta izan dituzten esperientziak zerikusi handia dute.Ondo ikasteko, ulertzeko eta beraien egunerokoan erabili al izateko haurrek beraien esperientziarekin eta dakitenekin erlazionatu behar dute nahita nahiez.
  • La atencion a la diversidad e individualizacion:Haur bakoitza Mundu bat da, denak desberdinak dira, bai kognitiboki, fisikoki etabar, indibidualak eta bakarrak dira.Eta hori dela eta indibidualki tratau behar ditugu. Horretarako, irakasleak, ariketa globalizatuak eta estandarizatuak egitea litzateke oberena, hau da, erantzun edo planteamendu bakarrekoak direnak. Ondorioz, behar bereziak dituzten haurrei modu desberdin batean azaltzea eta beraien beharrak kontuan hartuz, behar izatekotan ariketak edo dena delakoa egiteko, material berria sortzea.
  • La actividad: Ezinbestekoa den jarduera da.Haurrak naturalki, automatikoki etengabe egiten dutena.Honekin, mundua ezagutzen dute, autonomia lantzen dute, beraien gorputza ezagutu, beraien identitatea bilatu eta beraien burua nahiz besteekin bizitzen jakiten ikasten dute esperientziaren bidez.Lan egiteko orduan aldiz, taldeka egitea litzateke onena, beraien artean lagunduz asko ikasten bait dute eta hobeto ikasten dute horrela.Garrantzitsua da ere, egiten diren ariketak edo jarduerak desberdinak izatea eta ahalik eta modu praktikoenean egitea.
  • Jokuak: Jokuak, beharrezkoak dira ikasteko eta mundua ezagutzeko, ingurua esperimentatzeko, ezagutzeko...Baita beraien identitatea, eta besteekiko harremana sortzen eta egoera desberdinetara aurre egiten ikasteko ere.Jokuak, irakaslearentzako nahiz ikaslearentzako onuragarriak dira.Haurra bera heltzen laguntzen dielako eta irakasleei, haurra hobeto ezagutzen eta ondorioz haurrei gehiago laguntzeko aukera ematen dielako. Hori dela eta, egunero egin beharreko jarduera da jokua, ikasteko modurik eraginkorrena da eta.

2016(e)ko martxoaren 9(a), asteazkena

TEORIA CURRICULARRAK ETA CURRICULUM MOTAK:

Honetan taldeko txosten curricularrari buruz irakurritako laburpena eta taldeka amankomunean jarritakoaz hitz egingo dizuet. Hori dela eta, dauden hiru teoria motak eta zehaztapen mailak laburtuko dizkizuet.

3 TEORIA MOTA BEREIZ DITEZKE:

1.TEORIKOA: Ikasleen beharretara egokitzeko erabiltzen diren estrategiak, metodologia motak, haurrei eltzeko modua etabar.

2.KRITIKOA:Irakasleak klaseak emateko orduan oinarri teorikoa izatea garrantzitsua da. Baina are garrantzitsuagoa, irakasleak, irakasteko orduan beraien autokritika eta  hausnarketa propioa egitea.

  • Curriculum motak desberdindu teoriaren arabera.
  • Ikaslea eta ikaste prozesua inguratzen duen testuinguruan ere kontuan hartu behar da kurrikulumean, ez da bakarrik ikaslearen ikaste prozesuari mugatzen.
  • Irakaslea izan behar du haurraren beharraren edo klaseko egoeraren arbaer testu liburua nahiz klasea moldatzen eta aurrera ateratzen jakin behar duena.Hau da, estrategia desberdinak bilatuz eta bultzatuz.
3.PRAKTIKOA:Egoera ,jarduera eta ekintza praktikoei garrantzia ematen zaie.

ZEHAZTAPEN MAILA:

  • EGOKITZAPENA:
    • Egokitzapenaren kasuan,  behar bereziak dituzten haurrekin, kurrikulum desberdina ezarri beharko dugu haur horren beharrei erantzuteko.
    • Egokitzapena, banakakoa edo taldekoa izan daiteke, beharraren arabera erabakiko dena
    • Dauden zehaztapen maila desberdinak:
      • Klaseko programazioa
      • Ikastetxeko programazioa
      • Dekretua (Hazi Berri)

2016(e)ko martxoaren 7(a), astelehena

DISTIPLINARTEKO PROIEKTUAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

Proiektuan oinarritutako ikaskuntzan, lehenik eta behin, irakasleak gai bat pentsatu behar du, helburu zehatz bat izango duena. Bere ikasleei entzundako edo beren interesetatik abiatutako gai bat izan daiteke. Bigarrenik, gaia aukeratu ondoren, gai horrekin arlo guztiak landuko dira, hala nola matematika,musika, plastika, idazmena, irakurmena etabar.

Ondoren,aukeratutako gai hori, modu naturalean, haurren beharreta egokituta eta malgutasun batekin landuko da gelan gai horri buruz hitz eginez, haurrekin gai horri buruz dakitena ateraz(beti ere gu gidariak izango gara).

Bestalde,kontuan izan behar dugu, maila bereko beste gelako irakasleekin harremanetan eta koordinazio lanean aritu behar garela.Zalantzak argituz, erritmoak neurtuz, curriculumeko zer eduki lantzen ari diren begiratuz etabar.

Proiektuka lan egitean, globalizazioa eta ikaskuntza esanguratsuak lantzen ditugu metodo desberdinak erabiliz.

Haurrek asko ikasten dute modu honetan, aktiboki parte hartu behar dute eta beraien ikaskidetaz ere asko ikasteko aukera paregabea dute, denon elkarlanaz. Hala ere, garrantzitsua litzateke azpimarratzea, haurrak zenbat eta helduagoak izan, orduan eta esperietzia haniagoa dutela eta proiektuka lan egitea ere geroz eta aberatsagoa izango dela handiagoak diren heinean.

Azkenik eta ez horregatik garrantzi gutxienekoa, haurrak  oinarri direla kontuan izan behar dugu.Beraiek izango dira landuko dugun gaiaren sortzaileak, gidatzaileak eta gure laguntzaz hainbat arlo landuz helburu zehatz batera iritsiko direnak.Orobat, haurrek asko dakite, eta gure lana, haurrek dakiten hori ateratzea eta aberastea izango litzateke, modu zeharkako batean arlo desberdinak landuz.

2016(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

Donostiakoen curriculum amankomunak

INAUTERIAK:


  • Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko.
  • Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko.
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
  • Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
  • Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna.
  • Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea


GABONAK:


  • Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko.
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
  • Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
  • Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea


TXANGOAK:
  • Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.
  • Norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta gogoak modu asertiboan adierazi, eta, era berean, gainerako pertsonen sentimenduak, pentsamenduak eta desirak adi entzuteko aukera ematen duten egoerak.
  • Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horien gainean eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzeko, eta interes eta errespetuzko jarrerak lantzea.
  • Norberaren segurtasun afektiboa ziurtatzeko estrategiak erabiltzea (erreferentziazko pertsona helduaren begirada bilatzea, kontaktu afektiboa eskatzea, etab.).
  • Portaera sozialeko oinarrizko arauak arian-arian barneratzea, eta beren jokabidea arau horietara egokitzea, gero eta modu orekatuagoan eta hobean

URTEBETETZEAK:


  • Afektu eta enpatiako harremanak sortzeko jarrera positiboa izatea
  • Askotariko tradizio kulturalen jardueretan parte hartzen du eta haien ezaugarrietako batzuk ezagutzen ditu.
  • Ongizate emozionalari eta fisikoari loturiko ohiturak eta jarrerak barneratzen aurrera egitea
  • Inguruko pertsonekin harreman afektibo egokiak bilatzea eta ezartzea.


DANBORRADA:
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
  • Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna, keinua

FITXAK/MARRAZKIAK:


  • Lortutako emaitza komunikatzea.
  • Jolasa erabiltzea ingurune fisikoa esploratzeko. Esanahiak eta ezagutzak eraikitzea, ingurunean ekinez.
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hastek
  • Arteko trebetasun eta teknika oinarrizkoak erabiltzen hastea.
  • Materialak probatzea eta ekoizpen plastikoak egitea askotariko materialak eta teknikak erabilita.


IKASTOLAKO LEHENENGO EGUNA:
  • Norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta gogoak modu asertiboan adierazi, eta, era berean, gainerako pertsonen sentimenduak, pentsamenduak eta desirak adi entzuteko aukera ematen duten egoera
  • Norberaren segurtasun afektiboa ziurtatzeko estrategiak erabiltzea (erreferentziazko pertsona helduaren begirada bilatzea, kontaktu afektiboa eskatzea, etabar.).
  • Portaera sozialeko oinarrizko arauak arian-arian barneratzea, eta beren jokabidea arau horietara egokitzea, gero eta modu orekatuagoan eta hobean
  • Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.


HAUR ESKOLAREN LEHEHENGO HARREMANA :
  • Gurasoek edo legezko tutoreek eskubidea dute haurren eskola-hezkuntzaren jarraipena  egiteko eta hartan parte hartzeko.
  • Familiek parte har dezaten eta elkarlana egon dadin ikastetxeen eta familien artean   zer jardueretara konprometitzen diren etapa bakoitzeko helburuak eta oinarrizko konpetentziak lortzeko.
  • Norberaren segurtasun afektiboa ziurtatzeko estrategiak erabiltzea (erreferentziazko pertsona helduaren begirada bilatzea, kontaktu afektiboa eskatzea, etab.)
  • Gero eta konfiantza handiagoa izatea norberaren ahalmenean.
  • Lotura afektiboak bilatu eta ezartzea adineko pertsonekin eta eskolako haurrekin. Enpatia-jarrerak izaten hastea.
EUSKAL DANTZA EMANALDIA:
  • Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna, keinua.
  • Afektu eta enpatiako harremanak sortzeko jarrera positiboa izatea.
  • Inguruko pertsonekin harreman afektibo egokiak bilatzea eta ezartzea.
  • Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko.
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
  • Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
LEHENENGO URTEAK ETXEAN:
  • Konpetentzia motorra
  • Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
  • Ongizate emozionalari eta fisikoari loturiko ohiturak eta jarrerak barneratzen aurrera egitea.
  • Inguruko pertsonekin harreman afektibo egokiak bilatzea eta ezartzea.
PAKEAREN EGUNA
IKASTETXEEN AUTONOMIA ETA PROIEKTU INSTITUZIONALAK
  • Tolerantzia, gizalegea eta bakearen kultura sustatzen dituzten balioetan oinarritua.
  • Giza eskubideak eta gizarte-arauak betetzea.
ANTZERKIA:
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
  • Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna, keinua
  • Gero eta konfiantza handiagoa izatea norberaren ahalmenean.
  • Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea

ESKOLA SORTZAILEAREN EGUNA

  • Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea

2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena

3.DOKUMENTU HONETAN,  HAUR HEZKUNTZAN ESKOLAN IZANDAKO MOMENTU BEREZIENETAZ HITZ EGITEN DUT.


1-ARGAZKIA:
Argazki honetan ikastolan egindako txango batean agertzen naiz nire lagunekin. Argazki hau hautatu dut asko gustatzen zitzaizkidalako txangoak egitea. Ikastolatik aske sentitzeko unerik egokienetako bat zen. Eguna jarduera dibertigarriren bat egiten pasatzen genuen, gero parkeetan jolas librean aritzen ginen eta ilusio handiena zen nik bakarrik autonomoa izateko aukera nuela, inork ez zidan esaten modu batean jateko aurrena gauza bat ondoren bestea, ez jan jolasten ari zaren bitartean, lagunekin elkarbanatu litxarkeriak, argazkiak atera, etabar. Agindu horiek guztiak desagertzen zirela zirudien egun batengatik gutxienez. Handiak bezala nire erabakiak hartu nintzakeen, eta nire gauzak ondo zaindu behar nituen, horrek heldutasun bat nuela erakusten baitzenu. Baina horretaz gain, eskolara bueltatzeko garaia nuen gogoko. Batetik,han ama, aita, eta anaia zetozen nire bila eta beti bezala, egun berezia zenez, merienda berezia ere egoten zen. Bestetik, gustoko nuen aita eta mari egindako guztia kontatzea eta eraman nituen gauza guztiak ondo zaindu nituela eta etxera dena ondo bueltatzen nuela erakustea zen gustoko nuen beste gauza. Egun bereziak ziren horiek…


2.ARGAZKIA

Argazki honetan inauterietako egunean galtzagorriz jantzi eta auzo guztiaren aurrean dantza egin genuen eguna izan zen.
Ospakizuneko egunak nituen gustoko.Jangelaren ondoren, ama eta aita etortzen ziren inauteriak jantziarekin. Galtzagorriz jantzi eta masailak gorri gorri margotu zizkidaten. Ondoren, amak beste lagunekin batera utzi eta plazan ni ikusten egongo zirela esaten zidaten. Iusio handia egiten zidan. Gainera gogoan dut esaten zidaten esaldi hura: “oso oso ondo pasa eta asko dantzatu, han egongo gara danak zu ikusteko”. Asko pozten ninduen gurasoak, anaia, aitona eta amona, izeba - osabak...denak joaten ziren ni ikustera!
Behin danak prest geundela, argazkian ikusten den bezala, ilera batean ikastolatik atera eta Egiako plazara joaten ginen dantzatzea. Egiako errepideak moztuta zeuden eta Aitor Ikastolako haur guztiak joaten ginen musikarekin bat dantzatzen eta abesten plazara iritsi arte. Iritsi bezain laister, guraso asko eta asko zeudela ikusten genuen eta bihotza taupaka hasten zitzaidan.
Behin dantzatzeko ordua zenean inoin baina zoriontsuago ateratzen nintzen dantzatzera, hori baitut gustoko. Eta behin bukatuta, familiarekin joaten ginen meriendatzea eta ateratako argazki guztiak ikustea.Beste egun paregabe bat...


3.ARGAZKIA

Hirugarren argazki honetan, kantineraz jantzita agertzen naiz, nire lehenengo aldia zen Danborradaren egunean ateratzen nintzena eta gainera kantineraz.
Nire klaseko beste lagunekin batera. Danborradaren eguna zen, eta zozketa bitartez oso nesk gutxiri tokatu zitzaigun han parte hartzea.Horregatik zen hain egun berezia. Ikastolako gimnasioan atera genuen argazki hura. Kantinera guztiak batera.
Argazki honetan, kaleetatik agurtzeko nuen gogoa ikaragarria zen, a ze ilusioa Donostiako kaleetatik agurtzen joatea Danborradako musikarekin, eta hainbeste jende  niri begira.
Baina egun hau ez zen garrantzitsua horregatik bakarrik, argazkia hautatu dudanaren zergatia zera da,danborradan ateratazen nintzen lehengo urtea zen, argazki hortan oso urduri nengoen ez nekielako oso ondo zer gertatuko zen, nola funtzionatuko zuen, biana banekien egun ikaragarria izango zela ! Ikastolan argazkia atera, autobusez udaletxera joan, eta han hainbeste umeren artean atera arte itxoiten egon  goxoki eta bollo batzuk janez, ondoren Donostiako kaleetan zehar agurten joan eta gero nire gelako lagun guztiekin Don - Huevonera joan ginen bazkaltzera, txiki parkean aritzea eta etxera leher eginda iristea….
Egun oso luzea zen, baina argazki honetan izandako esperientzia, DBHraino iraun zidan oroitzapen luzea izan zen.Baino argazki honetan neukan ilusioa handia zela pentsatzen nuen arren, urrengo urteetan izandako nerbioak hanf¡diagoak izan ziren banekiela zer egun ederra izango nuen.



4.ARGAZKIA


Argazki honetan, 3 urtekin egin nuene marrazki bat agertzen da.Asko gustatzen zitzaidan marraztea eta argaazkia ikus daitekeen bezala kolore horia zen nire gustokoa.Oroimen osos politak dakarzkitt burura








5.ARGAZKIA


Bosgarren argazki honetan nire txikitako argazki bat da eta  nirekin ateratzen den panpina Corole deitzen da. Nik 2 urterekin aukeratutako nire lehenengo panpina izan zen. Hain dira momentu politak panpin honekin izan ditudanak, bai etxean, bai eta eskolan ere.
Eskolan egiten genituen egun bat baino gehiagoko txango guztietara eramaten nuen. Segurtasun handia ematen zidan panpin hoenk. Nituen beldur, kezka eta hitz egin beharreko guztiak hitz egiten nituen pin honekin. Panpin hau gabe ezin nuen etxetik kanpo lorik egin.






6.ARGAZKIA
Argazki honetan nire urtebetetzean gela kideek egiten zidaten oparia agertzen da. Urtero urteak betetzen nituenean, gelakoek marrazki bana egiten zidaten, eta ondoren andereƱoak kuaderno batean batzen zizkidan portada polit bat eginez.
Nire urtebetze eguneko oroitzapen oso politak dakazrkit burura kuaderno hauek ikusten ditudanean. Nire urtebetzeko eguna ikaragarria zelako, egun baten gatik protagonista zinen, denak zoriontzen ninduten, denek egiten zidaten marrazki berezi bat eta gainera gelara bizkotxoa eta oparitxo bana eramaten nuen denentzako.




7.ARGAZKIA
Paper honetan, haur eskolara joaten nintzaneko lehengo aldia agertzen da. Bertan, zer txandetan, ze egunetan eta zer ordutan joan behar nintzen agertzen zen. Horregatik da hain garrantzitsua nitretzat, nire eskolaratzearen lehen aldiaren ziurtagiria izango balitz bezala da.




8.ARGAZKIA
Argazki honetan, nire irakasleak bidalitako ezkutitz bat da . Esate baterako, neumoniarekin bi hilabetez ingresatua egon nintzenekoa da. Nire irakaslea eta gelakideak, animoak bidaltzen zizkidaten. Oraindik gogoan dut ezkutitz hori jaso nuen unea, negarrez hasi nintzen ilusio handia izan zen nitaz gogoratzen zirela jakiteak.











9.ARGAZKIA

Argazki honetan, nire Haur Hezkuntzako karpeta agertzen da, nire argazki eta izenarekin. Karpeta hau kanpotik ikustearekin bakarrik oroitzapen polit asko dakarzkit burura. Horregatik da hain garrantzitsua niretzat. Baita honen barruan dauden marrazki, jarduera eta fitxa guztiak ere.
Batez ere,karpeta honetan agertzen diren gauza guztiak, nire haurtzaroarekin lotzen ditudalaz aparte, haur hezkuntzako goi mailako zikloan ikasitako guztiarekin lotzen ditudalako. Nire garapena marrazkietan, nire eboluzioa, nire gustuak, emozioak, pentsamenduak.... haurtzarora murgiltzen naute.




10.ARGAZKIA


Argazki honetan, nire ikastolako lehenengo eguneko argazkia izan zen, nire motxilarekin, nire txartelarekin eta garrantzitsuena irribarre handi batekin. Horregatik da hain oroitzapen polita niretzat. Argazkian ikusten den bezala eta nire aitak eta amak esan didatenarengatik, gogo asko nituen eskolara joateko, oso pozik nengoen eta esan didatenez oso ondo pasa nuen.



2. DUKUMENTU HONETAN, "CAJAS DE VIDA" ARTIKULUAREN DESKRIBAPEN ETA HAUSNARKETA EGIN DUT:


DESKRIBAPENA:


Irakurri dugun  artikulu honek dio, orain dela ez asko, eskola batean haurren bizitza besteekin elkarbanatzeko aukera paregabea ematen diete bai ikasleei baita irakasleei ere, teknika berri bati esker.
Teknika hau bzitzen kaxa deitzen da eta honetan gela bakoitzean, bai irakasle bai ikasle, kaxa batean beraien bizitzan zehar izan dituzten bizipen garrantzitsuenak gordetzen dituzte ondoren besteekin elkarbanatzeko aukera edukiz.


Kaxa hauek, haur bakoitzak bereak sortzen ditu gurasoen laguntzaz. Hasteko,gurasoak haurrak bizitzan zehar izandako bizipen garrantzitsuenak kontatzen diiete eta ondoren momentu horiei erreferentzia egiten dizkieten objetuak gordetzen dituzte kaxa horretan. Bukatzeko, besteekin denen aurrean kontatuz  elkarbanatzen dituzte beraien bizipen  garrantzitsuenak. Kontakizun hauen ondoren, haurren artean, beldurrak, zalantzak sortzen dira eta beraien artean sortu zaizkien zalantzei eta beldurrei buruz hitz egiten dute beraien artean erantzuna emanez, edo idei desberdinak elkarbanatuz .Irakasleak ere parte hartzen du erantzunak ematen.


HAUSNARKETA:


Hori horrela izanik, oso teknika  baliagarria eta interesgarria iruditzen zait, gelan lantzeko modukoa.
Teknika honi esker, haurrak berak beraien bizipenetaz gehiago jakiteaz aparte, besteekin elkarbanatzen dituenean, komunikatzeko gaitasuna lantzen baitu. Gainera, horrela haurrak, hobeto ezagutuko ditu bai beste ikasleak baita irakaslea bera ere azkenengo honek garrantzi handia du. Oso garrantzitsua da haur hezkuntzako etapa honetan, irakasleak haurrarekin duten harreman estua.Beraien gurasoak izango balira bezela hartzen dituztelako irakasaleak eta konfiantza osoko pertsonak dira. Esaten duten guztia sinisten du, ikasten dute eta barneratzen dute. Harreman on bat mantenduz gero, haurrak berak dituen beldurrak, galderak,mimak,kezkak kontatuko dizkio irakasleari.Eta irakasleak haurra hobeto ezagutzean, haurra  hobeto laguntzeko aukera izango du.


Teknika honi esker, gelako pertsonak irakasle nahiz haurrak, beste gela kideak hobeto ezagutu ditzaten balio du, hau da helburu garrantzitsuena, baina beste batzuk ere baditu; hala nola, haurrari bere bizitza hobeto ezagutzen laguntzen dio, gainera
bizitzan kokatzeko ere balio dio. Hau da, haurrak beraren bibentzia garrantzitsuenak gogoratzean eta hauek besteen aurren transmititzean, benetan emango diolako bere biziko garrantzia.


Horretaz gain han sor daitezkeen galderak, beldurrak, zalantzak, beraien interesekoak izango dira eta hori dela eta beraiek erantzuteko aukera izango dute beraien eta besteen jakin mina piztuz eta denen artean gai bati buruz argudiatuz, hitz eginez eta akordio batera iritsi irakaslearen laguntzarekin.


Ikasteko aukera paregabea da, beraien interessetik abiatutako gaiak baitira eta interesa duten hobeto barneratuko dituzte galdera, beldur eta zalantza guzti horiek.

Hau da, gu hezitzaileok bitartekariak izanik, beraiek proposaturiko gaia azalduko diegu irakatsiz eta beraiek iker dezaten dituzten baliabide desberdinen bitartez, hau da, beraien artean hitz eginez, debatituz, gurasoei galdetuz, irakasleari zalantzak galdetuz… Baina betiere beraien interesetatik abiatuz,horrela bait da ikasteko modurik politena eta eraginkorrena.

Hori guztia dela eta, bizitzen kaxa,teknika ezin hobea dela iruditzen zait. Alde batetik, haurren arteko harremana nahiz irakaslearekiko harremana hobetzeko. Bestetik, haurrak beraien bizipen garrantzitsuenak ezagutzeko eta beraien barnean berriz oroitzapen polit horiek gogoratzeko.

1.SARRERA:

Kaixo guztioi, Garazi naiz, 20 urte ditut eta  Magisteritzako Haur Hezkuntzako lehen mailako  ikasle bat naiz.
Blog honetan, haur hezkuntzako Didaktika Orokorreko ikasgaian landuko ditugun jarduera guztiak jarriko ditut. Espero dut gustoko izatea.