Curriculum etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Curriculum etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko otsailaren 12(a), ostirala

6.HAUR HEZKUNTZAKO DEKRETUA NIRE ARGAZKIEKIN ERLAZIONATU DITUT.HALA ERE, BATZK EZIN DIRA DEKRETU ASKOREKIN LOTU, EZ DIRELAKO GELAN EGINDAKO ARGAZKIAK, BAIZIK ETA NIRETZAT ESKOLA GARAIAN GARRANTZITSUAK IZAN DIREN OBJEKTUAK BAIZIK.

1.Lehengo argazkian, txango batean nago eta argazki honekin loturik dauden dekretuak hauek dira:
  •    Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.
  •   Norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta gogoak modu asertiboan adierazi, eta, era berean, gainerako pertsonen sentimenduak, pentsamenduak eta desirak adi entzuteko aukera ematen duten egoerak. 
  • Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horien gainean eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzeko, eta interes eta errespetuzko jarrerak lantzea.
  • Norberaren segurtasun afektiboa ziurtatzeko estrategiak erabiltzea (erreferentziazko pertsona helduaren begirada bilatzea, kontaktu afektiboa eskatzea, etab.).
  •  Portaera sozialeko oinarrizko arauak arian-arian barneratzea, eta beren jokabidea arau horietara egokitzea, gero eta modu orekatuagoan eta hobean

2. Bigarren argazkian, inauterietako egunean galtzagorriz jantzi eta auzo guztiaren aurrean dantza egin genuen eguna izan zen:
  •  Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko.
  •    Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko.
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
  •   Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
  • Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna.
  • Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea.

3.hirugarren argazkian, kantineraz jantzita agertzen naiz, nire lehenengo aldia zen Danborradaren egunean ateratzen nintzena eta gainera kantineraz:
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko. 
  •  Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna, keinua

4.Laugarrezn argazkian, 3 urtekin egin nuen marrazki bat agertzen da:
·         Ideiak sortu eta adieraztea:
  • Lortutako emaitza komunikatzea.
  •   Jolasa erabiltzea ingurune fisikoa esploratzeko. Esanahiak eta ezagutzak eraikitzea, ingurunean ekinez.
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hastek
  •   Arteko trebetasun eta teknika oinarrizkoak erabiltzen hastea.
  • Materialak probatzea eta ekoizpen plastikoak egitea askotariko materialak eta teknikak erabilita.
  •  Materialak probatzea eta ekoizpen plastikoak egitea askotariko materialak eta teknikak erabilita.
5.Bosgarren argazkian, nire txikitako argazki bat da eta  nirekin ateratzen den panpina Corole deitzen da. Nik 2 urterekin aukeratutako nire lehenengo panpina izan zen. 
Seguratasun handia ematen  zidan, gurasoak alboan izango banitu bezala.
  • Ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea (erritmo biologikoak, mugimenduak, jolasa, arakatze-jarduna, elikadura, garbitasuna eta segurtasuna erregulatzea), segurtasun afektiboa finkatu eta eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko.
  •     Norberaren segurtasun afektiboa ziurtatzeko estrategiak erabiltzea (erreferentziazko pertsona helduaren begirada bilatzea, kontaktu afektiboa eskatzea, etab.).
  • Gorputza eta emozioak autoerregulatze
6.Seigarren argazkian, nire urtebetetzean gela kideek egiten zidaten oparia agertzen da;
  • Afektu eta enpatiako harremanak sortzeko jarrera positiboa izatea
  • Askotariko tradizio kulturalen jardueretan parte hartzen du eta haien ezaugarrietako batzuk ezagutzen ditu.
  • Ongizate emozionalari eta fisikoari loturiko ohiturak eta jarrerak barneratzen aurrera egitea
  • nguruko pertsonekin harreman afektibo egokiak bilatzea eta ezartzea.


7.Zazpigarren argazkian, haur eskolara joaten nintzaneko lehengo aldia agertzen da:   
  • Gurasoek edo legezko tutoreek eskubidea dute haurren eskola-hezkuntzaren jarraipena  egiteko eta hartan parte hartzeko.
  •  Familiek parte har dezaten eta elkarlana egon dadin ikastetxeen eta familien artean   zer jardueratara konprometitzen diren etapa bakoitzeko helburuak eta oinarrizko konpetentziak lortzeko.
  • Norberaren segurtasun afektiboa ziurtatzeko estrategiak erabiltzea (erreferentziazko pertsona helduaren begirada bilatzea, kontaktu afektiboa eskatzea, etab.)
  • Gero eta konfiantza handiagoa izatea norberaren ahalmenean.
  • Lotura afektiboak bilatu eta ezartzea adineko pertsonekin eta eskolako haurrekin. Enpatia-jarrerak izaten hastea
8.Zortzigarren argazkian, nire irakasleak bidalitako ezkutitz bat da, denek idatzi zidaten zerbait(hitzak, esaldiak, sinadurak…)
·         Errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrerak eta ohiturak lantzea
·         Ideiak sortu eta adieraztea.
·         Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia eta asertibitatea).
·         Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea
·         Elkarlana
·         Askotariko testuak (ipuinak, olerkiak, abestiak, errimak eta bestelakoak) arretaz entzutea eta testu horiek eskatzea.
·         datzizko hizkuntzara hurbiltzea, komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko bitarteko izan dakien
·         Idazte-sistemaren arauak erabiltzen hastea
9.Bederatzigarren argazkiain, nire Haur Hezkuntzako karpeta agertzen da, nire argazki eta izenarekin:
  •         Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko.
  •          Egin eta betetako plangintza balioestea.
  •          Informazioa identifikatu, lortu eta berreskuratzea

10.Hamargarren argazkian, nire ikastolako lehenengo eguneko argazkia izan zen, nire motxilarekin, nire txartelarekin eta garrantzitsuena irribarre handi batekin:
  •          Norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta gogoak modu asertiboan adierazi, eta, era berean, gainerako pertsonen sentimenduak, pentsamenduak eta desirak adi entzuteko aukera ematen duten egoerak;
  •          Norberaren segurtasun afektiboa ziurtatzeko estrategiak erabiltzea (erreferentziazko pertsona helduaren begirada bilatzea, kontaktu afektiboa eskatzea, etab.).
  •          Portaera sozialeko oinarrizko arauak arian-arian barneratzea, eta beren jokabidea arau horietara egokitzea, gero eta modu orekatuagoan eta hobean
  •          Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.


5.Gelan irakurritako teorikoen esaldiak aztertu ondoren, hausnarketa txiki hau atera dut:

Irakaslea bere irakaste lana ondo egin ahal izateko, beharrezkoak dira ondorengo baliabide hauek:

  • Feedback-a egotea irakasle eta ikasleen artean biek ikas dezaketelako.
  • Enpatia izan eta haurren(ikasleen) tokian jarri behar dira zer modutan irakatsi behar duten jakiteko.
  • Haurra bera ikasteko gai da eta dakiten horti potentzializatu behar dute ondo berenganatu dezaten.
  • Autonomia sustatu behar diegu, haurrei libre utziz baina laguntza, baliabide batzuk eskainiz beti ere.
  • Modu praktikoan irakatsi behar diete, horrela ondo ulertu,ikasi eta barneratu ahal izango dute.
  • Haurren interesetatik abiatuz irakatsi behar diete eta horretaz gain, beraien beharretara egokitu.
  • Zigorraren eta goxotasunaren artean daogena bilatzea litzateke oberena, muga minimo batzuk ezarriz.
  • Haurrak animatu behar dituzte, bere gogoak pizteko eta gustora ikasteko.
  • Irakasteko beharrekoa da entzutea.Entzumena gure ikasleak ezagutzeko, kezkak, beldurrak jakiteko eta klaseak modu batera edo bestera emateko lagunduko diotelako irakaslari. Baina jakin behar dugu, irakasleen zeregina ez dela beti irakastearena, baizik eta entzutea izan daiteke gure beliabiderik onena, preziatuena eta landu beharrekoa.
Hau guztia kontuan izanik  irakatsi beharko genuke irakasleok. Eskolan ikasten duguna, ez dugulako inoiz ahazten. Momentuan ahazten zaigun arren, gure buruan gordetakoa, behar dugun egoeretan ateratzen eta erabalitzeko gai izango garelako.

2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

4.Gaurko klasean, curriculum mota desberdinak aztertu ditugu honako hauek izanik: Curriculum irekia, itxia,  erreala, nuloa, ezkutua, zeharkakoa eta ofiziala.


  • Curriculum Irekia:Ikastetxe bakoitzak bere hezkuntza errealitate eta ingurune sozialaren arabera curriculuma egokitzeko aukera da, bere azken zehaztapena moldatzeko malgutasuna eskainiz bai  hezitzaile eta irakasleei. Honekin, irakasleei aldaketak egiteko aukera ematen dietela esan nahi dugu.


  • Curriculum itxia:Ez  du aldaketak egiteko aukerarik ematen, hau da, ez du edukien berrikuntza edo zehaztapenetarako inolako aukerarik uzten.


  • Curriculum erreala: Errealitatean gelan  jarraitzen dena da.


  • Curriculum nuloa:Curriculum baztertua izango litzateke.Gelan zuzenean lantzen ez diren gaiak dira.Adibidez:Heriotza, sexualitatea,zoriontasuna…


  • Curriculum ezkutua: ofizialen betetzen ez diren zeharkako gaiak.Hau da,Asmorik gabe  gauzatzen diren ikasketek osatzen dute, esplizituki  ematen ez direnak eta irakasleekin eta beste ikasleekin edukitzen  den elkarreraginaren bitartez ikasten direnak, baita imitazioz ere. Adibidez:  berdintasuna, laguntasuna, partaidetza …


  • Curriculum zeharkakoa:Gela batean inkoszienteki, zeharka irakasten dizkiegun jokaerak.


  • Currikulum ofiziala:Denentzako Hezkuntza sistemaren boletinean dagoena oinarrizko curriculuma da, aldaezina eta ebharrezkoa ikastetxe guztientzat.


Horretaz gain, hezkuntzaren inguruko zenbait argazki aztertu ditugu.Eta aztergai horretatik, honako laburpen hau atera dut:

  • Curriculum ezkutuan nahi gabe, eragin negatiboak duten gauzak transmititzen ditugu hau da curriculum ezkutua.Hori dela eta, kontuan izan behar dugu uneoro haurrari esaten zaizkion gauza guztiak.
  • Haurrari hausnartzeko eskatzen badiogu, libre utziko dugu trabarik jarri gabe, bere iritzi kritikoa garatu dezan eta gure iritzia,bere iritzian eraginik izan gabe.
  • Parte hartzea librea izan beharko luke.Parte hartzeko modu eta erritmo desberdin asko egon daitezke, eta benetan parte hartu dezaten nahi badugu, beren desberdintasunak kontuan hartuz uztiko diogu aske erabaki dezakeen nola egin nahi duen.
  • Irakasle eta ikaslearen arteko feedback-a beharrezkoa da irakatsi eta beraiek ikasi ahal izateko.
  • Gizon emakumeen estereotipoak daudela eta hori ikasgelan islatzen da, batez ere haurren joku sinbolikoetan ikusiko dugu.
  • Irakasleak arma boteretsuak ditu, oso abaniko zabala daukagu eta ikasleak aldiz aulagoak dira, beraien mailan jartzen gara.Hori dela eta, ez dugu gure postura  ikusten, besteek egiten dutena bakarrik ikusten dugu.
  • Denek arau berdinak dauzkagu, baina denak ez gaude oinarri berdinetik abiatuta,desberdinak gara eta desberdintasun horiek kontuan izanda jarri beharko genituzke arauak.
  • Haur guztiei berdina eskatzen zaie beraien desberdintasun kontuan hartu gabe.Hau da helburu berdina lortzeko bide desberdinak egon daitezke, helburu berdina lortzea da helburu, ezaugarrien araberakoa izango dena.
  • Irakasle bat, irakasteko metodo desberdinak aurkitu beharko ditu haurren beharretara egokituz.Denak ezingo dute aldi berean eta modu berean ulertu, barneratu eta ikasi.
  • Ikasleengandik ikas daiteke, beraien artean ikasi dezakete eta beraien lekuan jarri behar gara enpatia landuz.