2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

GELAKO PROGRAMAZIOA:

Programazioa egin aurretik adostu beharrekoa:

-Ikasleak ondo ezagutu behar dira eta dakitenetik abiatu.
-Irakasleen arteko koordinazioa nahitaezkoa da, bilerak, zalantzak, jarduerak antolatzekoan...
-Behaketa,asoziazioa eta ebaluazioak ere beharrezkoak dira:

  • Behaketa: Haurra bera, nahiz taldea osoki behatzea garrantzitsua da, haurren beharrak, nahiak,ekintzak etabar ebaluatzeko eta dakitenetik abiatzeko programazioa egiterako orduan.
  • Asoziazioa:Ikasleak, dakiena eta ikasi berri duenarekin erlazioa bilaztzea garrantzitsua da, horrela hobeto ikasiko baitu eta gainera, modua aktiboan ikasteko aukera paregabea da, beharrezkoa adin hauetan.
  • Ebaluazioa: Haurrak gelakideen aurrean hitz egitea eta bere iritzi, zalantza edo dakiena adierazteko aukera eman behar diogu. Benetan dakiela erakusten bait dute azaltzen dutenan.

Metodologia gauzatzekojarraitu beharreko printzipioak:

  • Ikuspuntu globalizatzailea: Haurrak ikasten dutena, erlazio zuzena dauka bere esperientziarenkin eta beraiek bizitakoarekin.Hori dela eta, edukiak lantzeko orduan, beraien esperientzia kontuan izan behar dugu irakasleok eta beraien egunerokoarekin lotiu hobeto uler dezaten.
  • Ikuspuntu aprendizai esanguratsua: Haurrek edukiak asimilatzeko orduan, duten motibazioa eta izan dituzten esperientziak zerikusi handia dute.Ondo ikasteko, ulertzeko eta beraien egunerokoan erabili al izateko haurrek beraien esperientziarekin eta dakitenekin erlazionatu behar dute nahita nahiez.
  • La atencion a la diversidad e individualizacion:Haur bakoitza Mundu bat da, denak desberdinak dira, bai kognitiboki, fisikoki etabar, indibidualak eta bakarrak dira.Eta hori dela eta indibidualki tratau behar ditugu. Horretarako, irakasleak, ariketa globalizatuak eta estandarizatuak egitea litzateke oberena, hau da, erantzun edo planteamendu bakarrekoak direnak. Ondorioz, behar bereziak dituzten haurrei modu desberdin batean azaltzea eta beraien beharrak kontuan hartuz, behar izatekotan ariketak edo dena delakoa egiteko, material berria sortzea.
  • La actividad: Ezinbestekoa den jarduera da.Haurrak naturalki, automatikoki etengabe egiten dutena.Honekin, mundua ezagutzen dute, autonomia lantzen dute, beraien gorputza ezagutu, beraien identitatea bilatu eta beraien burua nahiz besteekin bizitzen jakiten ikasten dute esperientziaren bidez.Lan egiteko orduan aldiz, taldeka egitea litzateke onena, beraien artean lagunduz asko ikasten bait dute eta hobeto ikasten dute horrela.Garrantzitsua da ere, egiten diren ariketak edo jarduerak desberdinak izatea eta ahalik eta modu praktikoenean egitea.
  • Jokuak: Jokuak, beharrezkoak dira ikasteko eta mundua ezagutzeko, ingurua esperimentatzeko, ezagutzeko...Baita beraien identitatea, eta besteekiko harremana sortzen eta egoera desberdinetara aurre egiten ikasteko ere.Jokuak, irakaslearentzako nahiz ikaslearentzako onuragarriak dira.Haurra bera heltzen laguntzen dielako eta irakasleei, haurra hobeto ezagutzen eta ondorioz haurrei gehiago laguntzeko aukera ematen dielako. Hori dela eta, egunero egin beharreko jarduera da jokua, ikasteko modurik eraginkorrena da eta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina