2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena

3.DOKUMENTU HONETAN,  HAUR HEZKUNTZAN ESKOLAN IZANDAKO MOMENTU BEREZIENETAZ HITZ EGITEN DUT.


1-ARGAZKIA:
Argazki honetan ikastolan egindako txango batean agertzen naiz nire lagunekin. Argazki hau hautatu dut asko gustatzen zitzaizkidalako txangoak egitea. Ikastolatik aske sentitzeko unerik egokienetako bat zen. Eguna jarduera dibertigarriren bat egiten pasatzen genuen, gero parkeetan jolas librean aritzen ginen eta ilusio handiena zen nik bakarrik autonomoa izateko aukera nuela, inork ez zidan esaten modu batean jateko aurrena gauza bat ondoren bestea, ez jan jolasten ari zaren bitartean, lagunekin elkarbanatu litxarkeriak, argazkiak atera, etabar. Agindu horiek guztiak desagertzen zirela zirudien egun batengatik gutxienez. Handiak bezala nire erabakiak hartu nintzakeen, eta nire gauzak ondo zaindu behar nituen, horrek heldutasun bat nuela erakusten baitzenu. Baina horretaz gain, eskolara bueltatzeko garaia nuen gogoko. Batetik,han ama, aita, eta anaia zetozen nire bila eta beti bezala, egun berezia zenez, merienda berezia ere egoten zen. Bestetik, gustoko nuen aita eta mari egindako guztia kontatzea eta eraman nituen gauza guztiak ondo zaindu nituela eta etxera dena ondo bueltatzen nuela erakustea zen gustoko nuen beste gauza. Egun bereziak ziren horiek…


2.ARGAZKIA

Argazki honetan inauterietako egunean galtzagorriz jantzi eta auzo guztiaren aurrean dantza egin genuen eguna izan zen.
Ospakizuneko egunak nituen gustoko.Jangelaren ondoren, ama eta aita etortzen ziren inauteriak jantziarekin. Galtzagorriz jantzi eta masailak gorri gorri margotu zizkidaten. Ondoren, amak beste lagunekin batera utzi eta plazan ni ikusten egongo zirela esaten zidaten. Iusio handia egiten zidan. Gainera gogoan dut esaten zidaten esaldi hura: “oso oso ondo pasa eta asko dantzatu, han egongo gara danak zu ikusteko”. Asko pozten ninduen gurasoak, anaia, aitona eta amona, izeba - osabak...denak joaten ziren ni ikustera!
Behin danak prest geundela, argazkian ikusten den bezala, ilera batean ikastolatik atera eta Egiako plazara joaten ginen dantzatzea. Egiako errepideak moztuta zeuden eta Aitor Ikastolako haur guztiak joaten ginen musikarekin bat dantzatzen eta abesten plazara iritsi arte. Iritsi bezain laister, guraso asko eta asko zeudela ikusten genuen eta bihotza taupaka hasten zitzaidan.
Behin dantzatzeko ordua zenean inoin baina zoriontsuago ateratzen nintzen dantzatzera, hori baitut gustoko. Eta behin bukatuta, familiarekin joaten ginen meriendatzea eta ateratako argazki guztiak ikustea.Beste egun paregabe bat...


3.ARGAZKIA

Hirugarren argazki honetan, kantineraz jantzita agertzen naiz, nire lehenengo aldia zen Danborradaren egunean ateratzen nintzena eta gainera kantineraz.
Nire klaseko beste lagunekin batera. Danborradaren eguna zen, eta zozketa bitartez oso nesk gutxiri tokatu zitzaigun han parte hartzea.Horregatik zen hain egun berezia. Ikastolako gimnasioan atera genuen argazki hura. Kantinera guztiak batera.
Argazki honetan, kaleetatik agurtzeko nuen gogoa ikaragarria zen, a ze ilusioa Donostiako kaleetatik agurtzen joatea Danborradako musikarekin, eta hainbeste jende  niri begira.
Baina egun hau ez zen garrantzitsua horregatik bakarrik, argazkia hautatu dudanaren zergatia zera da,danborradan ateratazen nintzen lehengo urtea zen, argazki hortan oso urduri nengoen ez nekielako oso ondo zer gertatuko zen, nola funtzionatuko zuen, biana banekien egun ikaragarria izango zela ! Ikastolan argazkia atera, autobusez udaletxera joan, eta han hainbeste umeren artean atera arte itxoiten egon  goxoki eta bollo batzuk janez, ondoren Donostiako kaleetan zehar agurten joan eta gero nire gelako lagun guztiekin Don - Huevonera joan ginen bazkaltzera, txiki parkean aritzea eta etxera leher eginda iristea….
Egun oso luzea zen, baina argazki honetan izandako esperientzia, DBHraino iraun zidan oroitzapen luzea izan zen.Baino argazki honetan neukan ilusioa handia zela pentsatzen nuen arren, urrengo urteetan izandako nerbioak hanf¡diagoak izan ziren banekiela zer egun ederra izango nuen.



4.ARGAZKIA


Argazki honetan, 3 urtekin egin nuene marrazki bat agertzen da.Asko gustatzen zitzaidan marraztea eta argaazkia ikus daitekeen bezala kolore horia zen nire gustokoa.Oroimen osos politak dakarzkitt burura








5.ARGAZKIA


Bosgarren argazki honetan nire txikitako argazki bat da eta  nirekin ateratzen den panpina Corole deitzen da. Nik 2 urterekin aukeratutako nire lehenengo panpina izan zen. Hain dira momentu politak panpin honekin izan ditudanak, bai etxean, bai eta eskolan ere.
Eskolan egiten genituen egun bat baino gehiagoko txango guztietara eramaten nuen. Segurtasun handia ematen zidan panpin hoenk. Nituen beldur, kezka eta hitz egin beharreko guztiak hitz egiten nituen pin honekin. Panpin hau gabe ezin nuen etxetik kanpo lorik egin.






6.ARGAZKIA
Argazki honetan nire urtebetetzean gela kideek egiten zidaten oparia agertzen da. Urtero urteak betetzen nituenean, gelakoek marrazki bana egiten zidaten, eta ondoren andereñoak kuaderno batean batzen zizkidan portada polit bat eginez.
Nire urtebetze eguneko oroitzapen oso politak dakazrkit burura kuaderno hauek ikusten ditudanean. Nire urtebetzeko eguna ikaragarria zelako, egun baten gatik protagonista zinen, denak zoriontzen ninduten, denek egiten zidaten marrazki berezi bat eta gainera gelara bizkotxoa eta oparitxo bana eramaten nuen denentzako.




7.ARGAZKIA
Paper honetan, haur eskolara joaten nintzaneko lehengo aldia agertzen da. Bertan, zer txandetan, ze egunetan eta zer ordutan joan behar nintzen agertzen zen. Horregatik da hain garrantzitsua nitretzat, nire eskolaratzearen lehen aldiaren ziurtagiria izango balitz bezala da.




8.ARGAZKIA
Argazki honetan, nire irakasleak bidalitako ezkutitz bat da . Esate baterako, neumoniarekin bi hilabetez ingresatua egon nintzenekoa da. Nire irakaslea eta gelakideak, animoak bidaltzen zizkidaten. Oraindik gogoan dut ezkutitz hori jaso nuen unea, negarrez hasi nintzen ilusio handia izan zen nitaz gogoratzen zirela jakiteak.











9.ARGAZKIA

Argazki honetan, nire Haur Hezkuntzako karpeta agertzen da, nire argazki eta izenarekin. Karpeta hau kanpotik ikustearekin bakarrik oroitzapen polit asko dakarzkit burura. Horregatik da hain garrantzitsua niretzat. Baita honen barruan dauden marrazki, jarduera eta fitxa guztiak ere.
Batez ere,karpeta honetan agertzen diren gauza guztiak, nire haurtzaroarekin lotzen ditudalaz aparte, haur hezkuntzako goi mailako zikloan ikasitako guztiarekin lotzen ditudalako. Nire garapena marrazkietan, nire eboluzioa, nire gustuak, emozioak, pentsamenduak.... haurtzarora murgiltzen naute.




10.ARGAZKIA


Argazki honetan, nire ikastolako lehenengo eguneko argazkia izan zen, nire motxilarekin, nire txartelarekin eta garrantzitsuena irribarre handi batekin. Horregatik da hain oroitzapen polita niretzat. Argazkian ikusten den bezala eta nire aitak eta amak esan didatenarengatik, gogo asko nituen eskolara joateko, oso pozik nengoen eta esan didatenez oso ondo pasa nuen.



1 iruzkin:

  1. Kaixo Garazi zure gloggerra irakurtzen aritu naiz eta zure haurtzaroko bizipen politen bitartez zenbait ikaskuntza izan direla tartean oartu naiz. Marrazkien bitartez, begi esku koordinazioa landu zenuen, eta zorionetako marrazkiekin berriz, autonomia garatzeko lagungarria izan zitzaizun. Izan ere, zure eguna zela eta zure unea zeintzen jakiten lagungarria egin zitzaizun. Azkeneko argazkia ere zure motzila eta papera ere oso esanguratsua iruditu zait eskolarekin zerikusia duten materialen bitartez eguneroko errutinak barneratzen lagungarria egin baitzaizu.

    ErantzunEzabatu