2. DUKUMENTU HONETAN, "CAJAS DE VIDA" ARTIKULUAREN DESKRIBAPEN ETA HAUSNARKETA EGIN DUT:
DESKRIBAPENA:
Irakurri dugun artikulu honek dio, orain dela ez asko, eskola batean haurren bizitza besteekin elkarbanatzeko aukera paregabea ematen diete bai ikasleei baita irakasleei ere, teknika berri bati esker.
Teknika hau bzitzen kaxa deitzen da eta honetan gela bakoitzean, bai irakasle bai ikasle, kaxa batean beraien bizitzan zehar izan dituzten bizipen garrantzitsuenak gordetzen dituzte ondoren besteekin elkarbanatzeko aukera edukiz.
Kaxa hauek, haur bakoitzak bereak sortzen ditu gurasoen laguntzaz. Hasteko,gurasoak haurrak bizitzan zehar izandako bizipen garrantzitsuenak kontatzen diiete eta ondoren momentu horiei erreferentzia egiten dizkieten objetuak gordetzen dituzte kaxa horretan. Bukatzeko, besteekin denen aurrean kontatuz elkarbanatzen dituzte beraien bizipen garrantzitsuenak. Kontakizun hauen ondoren, haurren artean, beldurrak, zalantzak sortzen dira eta beraien artean sortu zaizkien zalantzei eta beldurrei buruz hitz egiten dute beraien artean erantzuna emanez, edo idei desberdinak elkarbanatuz .Irakasleak ere parte hartzen du erantzunak ematen.
HAUSNARKETA:
Hori horrela izanik, oso teknika baliagarria eta interesgarria iruditzen zait, gelan lantzeko modukoa.
Teknika honi esker, haurrak berak beraien bizipenetaz gehiago jakiteaz aparte, besteekin elkarbanatzen dituenean, komunikatzeko gaitasuna lantzen baitu. Gainera, horrela haurrak, hobeto ezagutuko ditu bai beste ikasleak baita irakaslea bera ere azkenengo honek garrantzi handia du. Oso garrantzitsua da haur hezkuntzako etapa honetan, irakasleak haurrarekin duten harreman estua.Beraien gurasoak izango balira bezela hartzen dituztelako irakasaleak eta konfiantza osoko pertsonak dira. Esaten duten guztia sinisten du, ikasten dute eta barneratzen dute. Harreman on bat mantenduz gero, haurrak berak dituen beldurrak, galderak,mimak,kezkak kontatuko dizkio irakasleari.Eta irakasleak haurra hobeto ezagutzean, haurra hobeto laguntzeko aukera izango du.
Teknika honi esker, gelako pertsonak irakasle nahiz haurrak, beste gela kideak hobeto ezagutu ditzaten balio du, hau da helburu garrantzitsuena, baina beste batzuk ere baditu; hala nola, haurrari bere bizitza hobeto ezagutzen laguntzen dio, gainera
bizitzan kokatzeko ere balio dio. Hau da, haurrak beraren bibentzia garrantzitsuenak gogoratzean eta hauek besteen aurren transmititzean, benetan emango diolako bere biziko garrantzia.
Horretaz gain han sor daitezkeen galderak, beldurrak, zalantzak, beraien interesekoak izango dira eta hori dela eta beraiek erantzuteko aukera izango dute beraien eta besteen jakin mina piztuz eta denen artean gai bati buruz argudiatuz, hitz eginez eta akordio batera iritsi irakaslearen laguntzarekin.
Ikasteko aukera paregabea da, beraien interessetik abiatutako gaiak baitira eta interesa duten hobeto barneratuko dituzte galdera, beldur eta zalantza guzti horiek.
Hau da, gu hezitzaileok bitartekariak izanik, beraiek proposaturiko gaia azalduko diegu irakatsiz eta beraiek iker dezaten dituzten baliabide desberdinen bitartez, hau da, beraien artean hitz eginez, debatituz, gurasoei galdetuz, irakasleari zalantzak galdetuz… Baina betiere beraien interesetatik abiatuz,horrela bait da ikasteko modurik politena eta eraginkorrena.
Hori guztia dela eta, bizitzen kaxa,teknika ezin hobea dela iruditzen zait. Alde batetik, haurren arteko harremana nahiz irakaslearekiko harremana hobetzeko. Bestetik, haurrak beraien bizipen garrantzitsuenak ezagutzeko eta beraien barnean berriz oroitzapen polit horiek gogoratzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina