DISTIPLINARTEKO PROIEKTUAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA
Proiektuan oinarritutako ikaskuntzan, lehenik eta behin, irakasleak gai bat pentsatu behar du, helburu zehatz bat izango duena. Bere ikasleei entzundako edo beren interesetatik abiatutako gai bat izan daiteke. Bigarrenik, gaia aukeratu ondoren, gai horrekin arlo guztiak landuko dira, hala nola matematika,musika, plastika, idazmena, irakurmena etabar.
Ondoren,aukeratutako gai hori, modu naturalean, haurren beharreta egokituta eta malgutasun batekin landuko da gelan gai horri buruz hitz eginez, haurrekin gai horri buruz dakitena ateraz(beti ere gu gidariak izango gara).
Bestalde,kontuan izan behar dugu, maila bereko beste gelako irakasleekin harremanetan eta koordinazio lanean aritu behar garela.Zalantzak argituz, erritmoak neurtuz, curriculumeko zer eduki lantzen ari diren begiratuz etabar.
Proiektuka lan egitean, globalizazioa eta ikaskuntza esanguratsuak lantzen ditugu metodo desberdinak erabiliz.
Haurrek asko ikasten dute modu honetan, aktiboki parte hartu behar dute eta beraien ikaskidetaz ere asko ikasteko aukera paregabea dute, denon elkarlanaz. Hala ere, garrantzitsua litzateke azpimarratzea, haurrak zenbat eta helduagoak izan, orduan eta esperietzia haniagoa dutela eta proiektuka lan egitea ere geroz eta aberatsagoa izango dela handiagoak diren heinean.
Azkenik eta ez horregatik garrantzi gutxienekoa, haurrak oinarri direla kontuan izan behar dugu.Beraiek izango dira landuko dugun gaiaren sortzaileak, gidatzaileak eta gure laguntzaz hainbat arlo landuz helburu zehatz batera iritsiko direnak.Orobat, haurrek asko dakite, eta gure lana, haurrek dakiten hori ateratzea eta aberastea izango litzateke, modu zeharkako batean arlo desberdinak landuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina