2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

TXOKOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA:

ZERTAN DATZA?
Espazioaren aldetik:
Txokoetan oinarritutako metodologian, haurrek edukiak txokoka lantzen dituzte.Horretarako gela batean txoko desberdinak egon daitezke, hala nola plastika txokoa, matematika  txokoa, irakurketa txokoa, joku sinbloikoaren txokoa etabar.Edo bestela, gela bakoitza, txoko bat izan daiteke.

Haurren zirkulazioa:
Dena delakoa,haurrak astean zehar, talde finkoetan, bakarka(interesaren arabera), edo talde desberdinetan mugitzen joaten dira txoko batetik bestera.
Behin haurrak txokoa dominatu duenean eta era desberdinetan lantzen dakienean pasako da beste txoko batera (irakasleak esanda).

Irakaslearen lana:
Txoko bakoitzaean irakasle bana egot6ea gomendatzen da. Baina,gela bat hainbat txokotan banatuta dagoenean, irakasle bat egoten da txoko guztientzako eta txoko batetik bestera pasatzen doa.

Modu honetan, irakaslearentzako errexagoa izango da haurren ebaluazioa egitea.Talde txikitan egoten direnez, haur bakoitza, indibidualki hobeto behatzeko eta ezagutzeko aukera dagoelako.Bai haurraren jokaera positboa nahiz negatiboa ere.

Irakaslearen lana da:

  • Haurren jakindura sustatzea
  • Baliabide berri frogatzera sustatzen animatzea
  • Galderen erantzunak bilatzen laguntzea
  • Haurren joku sinbolikoan esku hartzea
  • Entzutea eta behatzea
  • Proposamen berriak ematea luzatzeko.


PROIEKTUAREN ETA TXOKOEN ARTEKO DESBERDINTASUN ETA BERDINTASUNAK:

  • BERINTASUNAK:
    • Metodologia desberdinak erabili daitezke.
    • Irakaslearen rola garrantzitsua da.
    • Ebaluatzerako orduan haurren ebaluazioa egitea errexagoa da.Bai gauza positiboak nahiz negatiboak behatzea.
    • Haurren interesa sustatu,kontuan hartu eta handik baliatu beharko da irkaslea.
    • Emaitza ez da garrantzitsuena, prozesua baizik.
  • DESBERDINTASUNAK:
    • Gela banatzen den modua, espazioaren antolaketa.
    • Haurren lana,jokaera, edukiak lanzteko orduan.
    • Txokoetan haurrak banandu eta taldekatzen direla eta proiektuan aldiz ez.
    • Irakasle eta ikasle harremana(hurbilagoa proeiktuan)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina