Irakaslea bere irakaste lana ondo egin ahal izateko, beharrezkoak dira ondorengo baliabide hauek:
- Feedback-a egotea irakasle eta ikasleen artean biek ikas dezaketelako.
- Enpatia izan eta haurren(ikasleen) tokian jarri behar dira zer modutan irakatsi behar duten jakiteko.
- Haurra bera ikasteko gai da eta dakiten horti potentzializatu behar dute ondo berenganatu dezaten.
- Autonomia sustatu behar diegu, haurrei libre utziz baina laguntza, baliabide batzuk eskainiz beti ere.
- Modu praktikoan irakatsi behar diete, horrela ondo ulertu,ikasi eta barneratu ahal izango dute.
- Haurren interesetatik abiatuz irakatsi behar diete eta horretaz gain, beraien beharretara egokitu.
- Zigorraren eta goxotasunaren artean daogena bilatzea litzateke oberena, muga minimo batzuk ezarriz.
- Haurrak animatu behar dituzte, bere gogoak pizteko eta gustora ikasteko.
- Irakasteko beharrekoa da entzutea.Entzumena gure ikasleak ezagutzeko, kezkak, beldurrak jakiteko eta klaseak modu batera edo bestera emateko lagunduko diotelako irakaslari. Baina jakin behar dugu, irakasleen zeregina ez dela beti irakastearena, baizik eta entzutea izan daiteke gure beliabiderik onena, preziatuena eta landu beharrekoa.
Hau guztia kontuan izanik irakatsi beharko genuke irakasleok. Eskolan ikasten duguna, ez dugulako inoiz ahazten. Momentuan ahazten zaigun arren, gure buruan gordetakoa, behar dugun egoeretan ateratzen eta erabalitzeko gai izango garelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina