2016(e)ko otsailaren 12(a), ostirala

6.HAUR HEZKUNTZAKO DEKRETUA NIRE ARGAZKIEKIN ERLAZIONATU DITUT.HALA ERE, BATZK EZIN DIRA DEKRETU ASKOREKIN LOTU, EZ DIRELAKO GELAN EGINDAKO ARGAZKIAK, BAIZIK ETA NIRETZAT ESKOLA GARAIAN GARRANTZITSUAK IZAN DIREN OBJEKTUAK BAIZIK.

1.Lehengo argazkian, txango batean nago eta argazki honekin loturik dauden dekretuak hauek dira:
  •    Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.
  •   Norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta gogoak modu asertiboan adierazi, eta, era berean, gainerako pertsonen sentimenduak, pentsamenduak eta desirak adi entzuteko aukera ematen duten egoerak. 
  • Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horien gainean eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzeko, eta interes eta errespetuzko jarrerak lantzea.
  • Norberaren segurtasun afektiboa ziurtatzeko estrategiak erabiltzea (erreferentziazko pertsona helduaren begirada bilatzea, kontaktu afektiboa eskatzea, etab.).
  •  Portaera sozialeko oinarrizko arauak arian-arian barneratzea, eta beren jokabidea arau horietara egokitzea, gero eta modu orekatuagoan eta hobean

2. Bigarren argazkian, inauterietako egunean galtzagorriz jantzi eta auzo guztiaren aurrean dantza egin genuen eguna izan zen:
  •  Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko.
  •    Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko.
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
  •   Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
  • Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna.
  • Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea.

3.hirugarren argazkian, kantineraz jantzita agertzen naiz, nire lehenengo aldia zen Danborradaren egunean ateratzen nintzena eta gainera kantineraz:
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko. 
  •  Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna, keinua

4.Laugarrezn argazkian, 3 urtekin egin nuen marrazki bat agertzen da:
·         Ideiak sortu eta adieraztea:
  • Lortutako emaitza komunikatzea.
  •   Jolasa erabiltzea ingurune fisikoa esploratzeko. Esanahiak eta ezagutzak eraikitzea, ingurunean ekinez.
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hastek
  •   Arteko trebetasun eta teknika oinarrizkoak erabiltzen hastea.
  • Materialak probatzea eta ekoizpen plastikoak egitea askotariko materialak eta teknikak erabilita.
  •  Materialak probatzea eta ekoizpen plastikoak egitea askotariko materialak eta teknikak erabilita.
5.Bosgarren argazkian, nire txikitako argazki bat da eta  nirekin ateratzen den panpina Corole deitzen da. Nik 2 urterekin aukeratutako nire lehenengo panpina izan zen. 
Seguratasun handia ematen  zidan, gurasoak alboan izango banitu bezala.
  • Ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea (erritmo biologikoak, mugimenduak, jolasa, arakatze-jarduna, elikadura, garbitasuna eta segurtasuna erregulatzea), segurtasun afektiboa finkatu eta eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko.
  •     Norberaren segurtasun afektiboa ziurtatzeko estrategiak erabiltzea (erreferentziazko pertsona helduaren begirada bilatzea, kontaktu afektiboa eskatzea, etab.).
  • Gorputza eta emozioak autoerregulatze
6.Seigarren argazkian, nire urtebetetzean gela kideek egiten zidaten oparia agertzen da;
  • Afektu eta enpatiako harremanak sortzeko jarrera positiboa izatea
  • Askotariko tradizio kulturalen jardueretan parte hartzen du eta haien ezaugarrietako batzuk ezagutzen ditu.
  • Ongizate emozionalari eta fisikoari loturiko ohiturak eta jarrerak barneratzen aurrera egitea
  • nguruko pertsonekin harreman afektibo egokiak bilatzea eta ezartzea.


7.Zazpigarren argazkian, haur eskolara joaten nintzaneko lehengo aldia agertzen da:   
  • Gurasoek edo legezko tutoreek eskubidea dute haurren eskola-hezkuntzaren jarraipena  egiteko eta hartan parte hartzeko.
  •  Familiek parte har dezaten eta elkarlana egon dadin ikastetxeen eta familien artean   zer jardueratara konprometitzen diren etapa bakoitzeko helburuak eta oinarrizko konpetentziak lortzeko.
  • Norberaren segurtasun afektiboa ziurtatzeko estrategiak erabiltzea (erreferentziazko pertsona helduaren begirada bilatzea, kontaktu afektiboa eskatzea, etab.)
  • Gero eta konfiantza handiagoa izatea norberaren ahalmenean.
  • Lotura afektiboak bilatu eta ezartzea adineko pertsonekin eta eskolako haurrekin. Enpatia-jarrerak izaten hastea
8.Zortzigarren argazkian, nire irakasleak bidalitako ezkutitz bat da, denek idatzi zidaten zerbait(hitzak, esaldiak, sinadurak…)
·         Errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrerak eta ohiturak lantzea
·         Ideiak sortu eta adieraztea.
·         Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia eta asertibitatea).
·         Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea
·         Elkarlana
·         Askotariko testuak (ipuinak, olerkiak, abestiak, errimak eta bestelakoak) arretaz entzutea eta testu horiek eskatzea.
·         datzizko hizkuntzara hurbiltzea, komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko bitarteko izan dakien
·         Idazte-sistemaren arauak erabiltzen hastea
9.Bederatzigarren argazkiain, nire Haur Hezkuntzako karpeta agertzen da, nire argazki eta izenarekin:
  •         Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko.
  •          Egin eta betetako plangintza balioestea.
  •          Informazioa identifikatu, lortu eta berreskuratzea

10.Hamargarren argazkian, nire ikastolako lehenengo eguneko argazkia izan zen, nire motxilarekin, nire txartelarekin eta garrantzitsuena irribarre handi batekin:
  •          Norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta gogoak modu asertiboan adierazi, eta, era berean, gainerako pertsonen sentimenduak, pentsamenduak eta desirak adi entzuteko aukera ematen duten egoerak;
  •          Norberaren segurtasun afektiboa ziurtatzeko estrategiak erabiltzea (erreferentziazko pertsona helduaren begirada bilatzea, kontaktu afektiboa eskatzea, etab.).
  •          Portaera sozialeko oinarrizko arauak arian-arian barneratzea, eta beren jokabidea arau horietara egokitzea, gero eta modu orekatuagoan eta hobean
  •          Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina