2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

4.Gaurko klasean, curriculum mota desberdinak aztertu ditugu honako hauek izanik: Curriculum irekia, itxia,  erreala, nuloa, ezkutua, zeharkakoa eta ofiziala.


  • Curriculum Irekia:Ikastetxe bakoitzak bere hezkuntza errealitate eta ingurune sozialaren arabera curriculuma egokitzeko aukera da, bere azken zehaztapena moldatzeko malgutasuna eskainiz bai  hezitzaile eta irakasleei. Honekin, irakasleei aldaketak egiteko aukera ematen dietela esan nahi dugu.


  • Curriculum itxia:Ez  du aldaketak egiteko aukerarik ematen, hau da, ez du edukien berrikuntza edo zehaztapenetarako inolako aukerarik uzten.


  • Curriculum erreala: Errealitatean gelan  jarraitzen dena da.


  • Curriculum nuloa:Curriculum baztertua izango litzateke.Gelan zuzenean lantzen ez diren gaiak dira.Adibidez:Heriotza, sexualitatea,zoriontasuna…


  • Curriculum ezkutua: ofizialen betetzen ez diren zeharkako gaiak.Hau da,Asmorik gabe  gauzatzen diren ikasketek osatzen dute, esplizituki  ematen ez direnak eta irakasleekin eta beste ikasleekin edukitzen  den elkarreraginaren bitartez ikasten direnak, baita imitazioz ere. Adibidez:  berdintasuna, laguntasuna, partaidetza …


  • Curriculum zeharkakoa:Gela batean inkoszienteki, zeharka irakasten dizkiegun jokaerak.


  • Currikulum ofiziala:Denentzako Hezkuntza sistemaren boletinean dagoena oinarrizko curriculuma da, aldaezina eta ebharrezkoa ikastetxe guztientzat.


Horretaz gain, hezkuntzaren inguruko zenbait argazki aztertu ditugu.Eta aztergai horretatik, honako laburpen hau atera dut:

  • Curriculum ezkutuan nahi gabe, eragin negatiboak duten gauzak transmititzen ditugu hau da curriculum ezkutua.Hori dela eta, kontuan izan behar dugu uneoro haurrari esaten zaizkion gauza guztiak.
  • Haurrari hausnartzeko eskatzen badiogu, libre utziko dugu trabarik jarri gabe, bere iritzi kritikoa garatu dezan eta gure iritzia,bere iritzian eraginik izan gabe.
  • Parte hartzea librea izan beharko luke.Parte hartzeko modu eta erritmo desberdin asko egon daitezke, eta benetan parte hartu dezaten nahi badugu, beren desberdintasunak kontuan hartuz uztiko diogu aske erabaki dezakeen nola egin nahi duen.
  • Irakasle eta ikaslearen arteko feedback-a beharrezkoa da irakatsi eta beraiek ikasi ahal izateko.
  • Gizon emakumeen estereotipoak daudela eta hori ikasgelan islatzen da, batez ere haurren joku sinbolikoetan ikusiko dugu.
  • Irakasleak arma boteretsuak ditu, oso abaniko zabala daukagu eta ikasleak aldiz aulagoak dira, beraien mailan jartzen gara.Hori dela eta, ez dugu gure postura  ikusten, besteek egiten dutena bakarrik ikusten dugu.
  • Denek arau berdinak dauzkagu, baina denak ez gaude oinarri berdinetik abiatuta,desberdinak gara eta desberdintasun horiek kontuan izanda jarri beharko genituzke arauak.
  • Haur guztiei berdina eskatzen zaie beraien desberdintasun kontuan hartu gabe.Hau da helburu berdina lortzeko bide desberdinak egon daitezke, helburu berdina lortzea da helburu, ezaugarrien araberakoa izango dena.
  • Irakasle bat, irakasteko metodo desberdinak aurkitu beharko ditu haurren beharretara egokituz.Denak ezingo dute aldi berean eta modu berean ulertu, barneratu eta ikasi.
  • Ikasleengandik ikas daiteke, beraien artean ikasi dezakete eta beraien lekuan jarri behar gara enpatia landuz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina