2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

TXOKOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA:

ZERTAN DATZA?
Espazioaren aldetik:
Txokoetan oinarritutako metodologian, haurrek edukiak txokoka lantzen dituzte.Horretarako gela batean txoko desberdinak egon daitezke, hala nola plastika txokoa, matematika  txokoa, irakurketa txokoa, joku sinbloikoaren txokoa etabar.Edo bestela, gela bakoitza, txoko bat izan daiteke.

Haurren zirkulazioa:
Dena delakoa,haurrak astean zehar, talde finkoetan, bakarka(interesaren arabera), edo talde desberdinetan mugitzen joaten dira txoko batetik bestera.
Behin haurrak txokoa dominatu duenean eta era desberdinetan lantzen dakienean pasako da beste txoko batera (irakasleak esanda).

Irakaslearen lana:
Txoko bakoitzaean irakasle bana egot6ea gomendatzen da. Baina,gela bat hainbat txokotan banatuta dagoenean, irakasle bat egoten da txoko guztientzako eta txoko batetik bestera pasatzen doa.

Modu honetan, irakaslearentzako errexagoa izango da haurren ebaluazioa egitea.Talde txikitan egoten direnez, haur bakoitza, indibidualki hobeto behatzeko eta ezagutzeko aukera dagoelako.Bai haurraren jokaera positboa nahiz negatiboa ere.

Irakaslearen lana da:

  • Haurren jakindura sustatzea
  • Baliabide berri frogatzera sustatzen animatzea
  • Galderen erantzunak bilatzen laguntzea
  • Haurren joku sinbolikoan esku hartzea
  • Entzutea eta behatzea
  • Proposamen berriak ematea luzatzeko.


PROIEKTUAREN ETA TXOKOEN ARTEKO DESBERDINTASUN ETA BERDINTASUNAK:

  • BERINTASUNAK:
    • Metodologia desberdinak erabili daitezke.
    • Irakaslearen rola garrantzitsua da.
    • Ebaluatzerako orduan haurren ebaluazioa egitea errexagoa da.Bai gauza positiboak nahiz negatiboak behatzea.
    • Haurren interesa sustatu,kontuan hartu eta handik baliatu beharko da irkaslea.
    • Emaitza ez da garrantzitsuena, prozesua baizik.
  • DESBERDINTASUNAK:
    • Gela banatzen den modua, espazioaren antolaketa.
    • Haurren lana,jokaera, edukiak lanzteko orduan.
    • Txokoetan haurrak banandu eta taldekatzen direla eta proiektuan aldiz ez.
    • Irakasle eta ikasle harremana(hurbilagoa proeiktuan)
GELAKO PROGRAMAZIOA:

Programazioa egin aurretik adostu beharrekoa:

-Ikasleak ondo ezagutu behar dira eta dakitenetik abiatu.
-Irakasleen arteko koordinazioa nahitaezkoa da, bilerak, zalantzak, jarduerak antolatzekoan...
-Behaketa,asoziazioa eta ebaluazioak ere beharrezkoak dira:

  • Behaketa: Haurra bera, nahiz taldea osoki behatzea garrantzitsua da, haurren beharrak, nahiak,ekintzak etabar ebaluatzeko eta dakitenetik abiatzeko programazioa egiterako orduan.
  • Asoziazioa:Ikasleak, dakiena eta ikasi berri duenarekin erlazioa bilaztzea garrantzitsua da, horrela hobeto ikasiko baitu eta gainera, modua aktiboan ikasteko aukera paregabea da, beharrezkoa adin hauetan.
  • Ebaluazioa: Haurrak gelakideen aurrean hitz egitea eta bere iritzi, zalantza edo dakiena adierazteko aukera eman behar diogu. Benetan dakiela erakusten bait dute azaltzen dutenan.

Metodologia gauzatzekojarraitu beharreko printzipioak:

  • Ikuspuntu globalizatzailea: Haurrak ikasten dutena, erlazio zuzena dauka bere esperientziarenkin eta beraiek bizitakoarekin.Hori dela eta, edukiak lantzeko orduan, beraien esperientzia kontuan izan behar dugu irakasleok eta beraien egunerokoarekin lotiu hobeto uler dezaten.
  • Ikuspuntu aprendizai esanguratsua: Haurrek edukiak asimilatzeko orduan, duten motibazioa eta izan dituzten esperientziak zerikusi handia dute.Ondo ikasteko, ulertzeko eta beraien egunerokoan erabili al izateko haurrek beraien esperientziarekin eta dakitenekin erlazionatu behar dute nahita nahiez.
  • La atencion a la diversidad e individualizacion:Haur bakoitza Mundu bat da, denak desberdinak dira, bai kognitiboki, fisikoki etabar, indibidualak eta bakarrak dira.Eta hori dela eta indibidualki tratau behar ditugu. Horretarako, irakasleak, ariketa globalizatuak eta estandarizatuak egitea litzateke oberena, hau da, erantzun edo planteamendu bakarrekoak direnak. Ondorioz, behar bereziak dituzten haurrei modu desberdin batean azaltzea eta beraien beharrak kontuan hartuz, behar izatekotan ariketak edo dena delakoa egiteko, material berria sortzea.
  • La actividad: Ezinbestekoa den jarduera da.Haurrak naturalki, automatikoki etengabe egiten dutena.Honekin, mundua ezagutzen dute, autonomia lantzen dute, beraien gorputza ezagutu, beraien identitatea bilatu eta beraien burua nahiz besteekin bizitzen jakiten ikasten dute esperientziaren bidez.Lan egiteko orduan aldiz, taldeka egitea litzateke onena, beraien artean lagunduz asko ikasten bait dute eta hobeto ikasten dute horrela.Garrantzitsua da ere, egiten diren ariketak edo jarduerak desberdinak izatea eta ahalik eta modu praktikoenean egitea.
  • Jokuak: Jokuak, beharrezkoak dira ikasteko eta mundua ezagutzeko, ingurua esperimentatzeko, ezagutzeko...Baita beraien identitatea, eta besteekiko harremana sortzen eta egoera desberdinetara aurre egiten ikasteko ere.Jokuak, irakaslearentzako nahiz ikaslearentzako onuragarriak dira.Haurra bera heltzen laguntzen dielako eta irakasleei, haurra hobeto ezagutzen eta ondorioz haurrei gehiago laguntzeko aukera ematen dielako. Hori dela eta, egunero egin beharreko jarduera da jokua, ikasteko modurik eraginkorrena da eta.

2016(e)ko martxoaren 9(a), asteazkena

TEORIA CURRICULARRAK ETA CURRICULUM MOTAK:

Honetan taldeko txosten curricularrari buruz irakurritako laburpena eta taldeka amankomunean jarritakoaz hitz egingo dizuet. Hori dela eta, dauden hiru teoria motak eta zehaztapen mailak laburtuko dizkizuet.

3 TEORIA MOTA BEREIZ DITEZKE:

1.TEORIKOA: Ikasleen beharretara egokitzeko erabiltzen diren estrategiak, metodologia motak, haurrei eltzeko modua etabar.

2.KRITIKOA:Irakasleak klaseak emateko orduan oinarri teorikoa izatea garrantzitsua da. Baina are garrantzitsuagoa, irakasleak, irakasteko orduan beraien autokritika eta  hausnarketa propioa egitea.

  • Curriculum motak desberdindu teoriaren arabera.
  • Ikaslea eta ikaste prozesua inguratzen duen testuinguruan ere kontuan hartu behar da kurrikulumean, ez da bakarrik ikaslearen ikaste prozesuari mugatzen.
  • Irakaslea izan behar du haurraren beharraren edo klaseko egoeraren arbaer testu liburua nahiz klasea moldatzen eta aurrera ateratzen jakin behar duena.Hau da, estrategia desberdinak bilatuz eta bultzatuz.
3.PRAKTIKOA:Egoera ,jarduera eta ekintza praktikoei garrantzia ematen zaie.

ZEHAZTAPEN MAILA:

  • EGOKITZAPENA:
    • Egokitzapenaren kasuan,  behar bereziak dituzten haurrekin, kurrikulum desberdina ezarri beharko dugu haur horren beharrei erantzuteko.
    • Egokitzapena, banakakoa edo taldekoa izan daiteke, beharraren arabera erabakiko dena
    • Dauden zehaztapen maila desberdinak:
      • Klaseko programazioa
      • Ikastetxeko programazioa
      • Dekretua (Hazi Berri)

2016(e)ko martxoaren 7(a), astelehena

DISTIPLINARTEKO PROIEKTUAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

Proiektuan oinarritutako ikaskuntzan, lehenik eta behin, irakasleak gai bat pentsatu behar du, helburu zehatz bat izango duena. Bere ikasleei entzundako edo beren interesetatik abiatutako gai bat izan daiteke. Bigarrenik, gaia aukeratu ondoren, gai horrekin arlo guztiak landuko dira, hala nola matematika,musika, plastika, idazmena, irakurmena etabar.

Ondoren,aukeratutako gai hori, modu naturalean, haurren beharreta egokituta eta malgutasun batekin landuko da gelan gai horri buruz hitz eginez, haurrekin gai horri buruz dakitena ateraz(beti ere gu gidariak izango gara).

Bestalde,kontuan izan behar dugu, maila bereko beste gelako irakasleekin harremanetan eta koordinazio lanean aritu behar garela.Zalantzak argituz, erritmoak neurtuz, curriculumeko zer eduki lantzen ari diren begiratuz etabar.

Proiektuka lan egitean, globalizazioa eta ikaskuntza esanguratsuak lantzen ditugu metodo desberdinak erabiliz.

Haurrek asko ikasten dute modu honetan, aktiboki parte hartu behar dute eta beraien ikaskidetaz ere asko ikasteko aukera paregabea dute, denon elkarlanaz. Hala ere, garrantzitsua litzateke azpimarratzea, haurrak zenbat eta helduagoak izan, orduan eta esperietzia haniagoa dutela eta proiektuka lan egitea ere geroz eta aberatsagoa izango dela handiagoak diren heinean.

Azkenik eta ez horregatik garrantzi gutxienekoa, haurrak  oinarri direla kontuan izan behar dugu.Beraiek izango dira landuko dugun gaiaren sortzaileak, gidatzaileak eta gure laguntzaz hainbat arlo landuz helburu zehatz batera iritsiko direnak.Orobat, haurrek asko dakite, eta gure lana, haurrek dakiten hori ateratzea eta aberastea izango litzateke, modu zeharkako batean arlo desberdinak landuz.